Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Egoitzaren identifikazioa

ADIFen Egoitza Elektronikoaren ezaugarriak

1. Egoitza elektronikoaren bidez egingo dira herritarrak edo ADIF autentifikatzea eskatzen duten jarduera, prozedura eta zerbitzu guztiak, bitarteko elektroniko horiekin lotuta daudenean. Baita, herritarrei eskainitako zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetu nahian, egoitzan gehitzea erabakitzen den beste edozein jarduera, prozedura eta zerbitzu batzuk ere.

2. Egoitzaren erreferentziazko helbide elektronikoa hau izango da:

  • https://sede.adif.gob.es

3. ADIF da egoitza elektronikoaren titularra.

4. Informazio Sistemen Zuzendaritzari dagokio egoitzaren kudeaketa teknologikoa.

5. ADIFen barruko erakundeen titularrak, bakoitzak bere funtzioetan jardutean, arduratuko dira kudeaketaz eta, egoitza elektronikoan, herritarren eskura jarritako zerbitzuez.

6. Egoitzan erabilgarri dauden zerbitzuetara sartzeko kanalak izango dira:

  • a) Kudeaketa elektronikorako, Interneten bidez, Ebazpen honetan zehaztutako ezaugarriekin.
  • b) Presentziazko kudeaketarako, ADIFek herritarren zerbitzura jarritako Erregistro Nagusiaren bulego nagusietan (Sor Ángela de la Cruz kalea, 3 - 7. solairua, 28020, Madril).
  • c) Telefono bidezko arretarako, Interneten (http://www.adif.es) ADIFen Atarian aipatutako ADIFen informazio-zerbitzuak.