Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Datuen babesa

Datu pertsonalak tratatzeari dagokionean, edozein pertsona fisikok edozein erakunderen aurrean duen eskubide multzoa finkatzen du 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak (IPDB). Horrela, pertsona horren ohore eta intimitatea bermatu nahi dira, pertsonala nahiz familiarra. Eskubide multzo bat finkatzen du: Sartzeko, Zuzentzeko, Uko egiteko eta Aurka egiteko eskubideek (SZUA).

 

Aipatu legean ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu ADIF titular duen fitxategi batean sartuko direla datu pertsonalak eta fitxategiak helburu izango duela, egoitza elektronikoaren bidez, https://sede.adif.gob.es helbide elektronikoan eskainitako zerbitzuetara sartzen uztea. ADIFek, tratamenduaren erantzule den aldetik, emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak, izaera teknikokoak eta antolamenduzkoak, hartuko ditu eta eurak ez aldatzen, galtzen eta baimendu gabeko tratamenduak edo sarrerak saihesten saiatuko da. Atal honetan zehaztutako baldintzen arabera tratatuko ditu datu horiek ADIFek. Halaber, jakinarazten da erabiltzaileek aukera izango dutela beren sarrera, zuzenketa, uko egite eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko ADIFen aurrean, legeak ezarritako moduan, egoitza elektroniko honetako eskaeraren bidez.