Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Informazio orokorra

Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 43.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera sortutako erakunde publikoa da Trenbide Azpiegituren Administrazioa (ADIF) enpresa-entitate publikoa, eta Azpiegituren Idazkaritza Nagusiaren bidez atxikitzen zaio Sustapen Ministerioari. Berezko lege-nortasuna, bere helburuak betetzeko erabateko gaitasuna eta ondareak ditu. Entitateak honako legeen eta arauen arabera zuzentzen du: Trenbide sektoreko Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren apirilaren 14ko 6/1997 legeko azaroaren 17ko 39/2003 legeak, biek garatutako arauek, egungo Estatutu eta aurrekontu-legeriak eta aplika daitezkeen beste arau guztiek. Araurik egon ezean, lege-ordenamendu pribatua aplikatuko da.

 

ADIFek administrazio-ahalmenak erabiltzean eta bere atalak osatzerakoan, aldiz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Komunaren Prozeduraren azaroaren 26ko 30/1992 legean ezarritakoa aplikatuko zaio.

 

Eginkizunetan, ADIFek autonomiaz kudeatuko du, Trenbide Sektoreko Legeak, uneko Estatutuak eta aplika dakizkiokeen gainerako legeriek zehaztutako mugen barruan. Gainera, kontuan hartuko da interes publikoa bermatzea, gizarte-beharrak kalitaterik onenarekin betetzea, bidaiarien segurtasuna eta trenbide sistemaren erabateko eraginkortasuna.

 

Horregatik, ADIFek bere egin du 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Zerbitzu Publikoetarako herritarren sarrera elektronikoarena. Horrekin, berresten da herritarrak Administrazio Publikoarekin harremanetan jartzea baliabide elektronikoen bidez. Bestalde, zerbitzuak emateko estrategiaren erdigune bihurtzen da herritarra administrazioarentzat. Herritarrak, aldiz, uniformeago, erabilerrazago eta bere beharrak erantzutera bideratuta ikus ditzake Administrazioak.

 

Aipatu Legeari dagokionean, herritarra, erraz, sartuko da bere eskumeneko informaziora eta zerbitzuetara, eskaerak eta errekurtsoak aurkeztuko ditu edo ADIFek bidalitako jakinarazpenetara eta komunikazioetara sartutako da. Horretarako, erabiliko diren aplikazio eta informazio-sistema elektronikoek jarraibideak emango dituzte baliabide elektronikoen bidez, espedienteak ordenean izapidetzea bermatuko dute eta prozedurak sinplikatu eta euren argitaratzea erraztuko dute.

 

Xede horietarako eta Zerbitzu Publikoetarako herritarren sarrera elektronikoaren ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10. artikuluari jarraiki sortu da ADIF egoitza elektronikoa. Bulego birtuala da eta, bere bidez, herritarrak eskura ditu Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Interneten eguneratuta jarritako informazio eta lineako zerbitzu guztiak. Horrela, betetzen da, aipatu legean zehazten dena, hots, bitarteko elektronikoen bidez herritarrek Administrazioarekin elkarreragiteko duten eskubidea.

 

Azkenik, aipatu ADIF etengabe ari dela herritarrei eskainitako zerbitzuak hobetzeko lanean. Hori dela-eta, egoitza elektroniko honetara, hurrenez hurren, hainbat izapide banakatu gehitzen ari da.

  • 2010/06/02ko ebazpena,
    Trenbide Azpiegituren Administratzailearen Presidentearena, Egoitza Elektronikoa sortzen duena. (717 Kb. pdf)
  • 2010eko azaroaren 24ko ebazpena,
    Trenbide Azpiegituren Administratzailearena, Trenbide Azpiegituren Administratzailearen Erregistro Elektronikoa sortzen duena. (177Kb. pdf)