• Hasiera Egoitza Elektronikoaren
  • Laguntza
Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Zer da sinadura elektronikoa?

Sinadura elektronikoaren segurtasuna

Azpiegitura garrantzitsu bat eraiki da osotasunaren, autentifikazioaren, ez ukatzearen eta konfidentzialtasunaren printzipioen oinarrien gainean. Ondorioz, komunikazio elektronikoei balio erantsi horiez guztiez hornitzea lortu da. 

 

Teknikoki, dokumentuen sinadura elektronikoei aplikatutako gako asimetrikoaren kriptografiak ematen du segurtasuna.

 

Bestalde, ikuspegi juridikoko segurtasuna ere beharrezkoa da. Espainiaren kasuan, 59/2003 Legearen, abenduaren 19koaren, sinadura elektronikoarena, bidez bermatzen da. 1999. urteko irailetik aurrera erabil daiteke sinadura elektronikoa dokumentu elektronikoetan Espainian. Garai hartan, sinadura elektronikoari buruzko irailaren 17ko 14/1999 Errege Dekretuzko legeak arautu zuen; gaur egun, indargabetuta badago ere.

 

59/2003 Legeak, abenduaren 19koak, sinadura elektronikoari buruzkoak, definitzen du sinadura elektronikoa, hiru motatan:

 

-  Sinadura elektroniko orokorra. Eskuz idatzitako sinadura digitalizatuaren parekoa. "Forma elektronikoan emandako datuen multzoa da sinadura elektronikoa. Datu horiek beste batzuekin edo horiekin lotutako beste batzuekin idazten dira eta sinatzailea identifikatuta erabil daiteke".

 

- Sinadura elektroniko aurreratua. "(...) sinatzailea identifikatzeko eta sinatutako datuen ondorengo edozein aldaketa hautemateko balio duen sinadura elektronikoa da. Sinatzaileari eta erreferentzia egiten dien datuei modu bakarrean lotzen zaio eta sinatzaileak kontrolpean izan ditzakeen bitartekoen bidez sortzen da".

 

- Sinadura elektroniko aitortua. "Aitortutako ziurtagiri batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratua jotzen da sinadura elektroniko aitortutzat. Sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez sortu ohi da. Aitortutako sinadura elektronikoarekin sinatutako modu elektronikoan idatzitako datuek eta eskuz sinatutako paperean idatzitako datuek balio bera izango dute".

 

Europa eta estatu mailan sinadura elektronikoari buruz indarrean dagoen legeria:

Europa mailan:

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/93/EE Zuzentaraua, 1999ko abenduaren 19koa, sinadura elektronikorako erkidegoko eremua finkatzen duena.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/31/EE Zuzentaraua, 2000ko ekainaren 8koa, informazioaren gizarteko zerbitzuetako alderdi juridiko batzuei buruzkoa, bereziki, barne merkatuari dagokion merkataritza elektronikoari buruzkoa (Merkataritza elektronikoari buruzko Zuzentaraua).

Estatu mailan:

  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa.
  • 59/2003 Legea, abenduaren 19koa, sinadura elektronikoarena.
  • 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzkoa.