• Hasiera Egoitza Elektronikoaren
  • Laguntza
Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Oinarrizko nabigaziorako gida

Nola hasi izapide bat?

Egoitza Elektronikoaren bidez, izapide bat elektronikoki hasi edo dagokion PDF formularioa deskarga dezakezu, bete, inprimatu eta erregistro fisiko batera bertaratuta aurkezteko.

Elektronikoki hasi nahi dut nire izapidea

Egoitzaren bidez izapidea elektronikoki hasteko, lehenik eta behin, ziurtagiri elektroniko bat behar duzu.

  • Ez daukat ziurtagiri elektronikorik
    Ziurtagiri elektronikorik ez baduzu, zoaz sinadura eta ziurtagiri elektonikoei buruzko laguntza-orrialdera, ziurtagiri bat nola lortu eta ADIFek onartutako ziurtagirien zerrenda ezagutzeko
  • Badaukat ziurtagiri elektronikoa
    Dagoeneko ziurtagiri elektronikoa baduzu, hasi izapidea Egoitza Elektronikoaren orrialde nagusitik, Hasi izapide berria atalera sartuta. Sartu nahi duzun izapidera. Zure ordenagailutik ADIFen Egoitza Elektronikoaren aplikazio batera sartzen zaren lehen aldia bada, Java Applet bat deskargatu eta instalatuko zaizu automatikoki, identifikazio eta sinadura prozesu guztiak egin ahal izateko. Urrats hori osatu ostean, jarraitu aplikazioaren jarraibideak eskaera formalizatzeko. Prozesua amaitzean, dokumentu bat eskuratuko duzu PDF formatuan.

Nola kontsultatu nire izapideak Egoitza Elektronikoan?

Hasitako izapideak kontsultatzeko aukera duzu.

  • Hasitako nire izapideak kontsultatu nahi ditut
    Zure izapideak kontsultatzeko, sartu Zure izapideak kontsultatzea Egoitza Elektronikoan atalean, Egoitza Elektronikoaren hasierako orrialdetik. Aplikaziora sartu aurretik, ziurtagiri elektronikoa izan beharko duzu (ziurtagiri elektronikoa nola erabili ziur ez bazaude, kontsultatu sinadura eta ziurtagiri elektronikoei buruzko laguntza). Ziurtagiria balidatutakoan, une horretara arte ADIFen Egoitza Elektronikoan hasitako izapideak erakutsiko zaizkizun pantaila batera sartuko zara.
  • Nork kontsulta ditzake zure izapideak?
    Izenezko kudeaketa bat da izapideen kontsulta, hau da, izapidea hasitako herritar berak soilik egin dezake. Dagokion ziurtagiri elektronikoarekin identifikatu beharko da edo, hala balegokio, haren ordezkariak (aldez aurretik hark hasi bazuen izapidea).