• Hasiera Egoitza Elektronikoaren
  • Laguntza
Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Zer da sinadura elektronikoa?

Nola kudeatu zure ziurtagiri elektronikoa?

Nolako ziurtagiri elektronikoak eskura ditzaket?

Euskarriaren arabera, funtsean, bi ziurtagiri mota eskura ditzakezu:

  • Software-ziurtagiria: Euskarri fisikoa ordenagailua bera edo instalatu den zerbitzaria duen software-fitxategia da.
  • Txartel-ziurtagiria: kasu honetan, kriptografia-txartel batean jartzen da ziurtagiri elektronikoa. Kategoria honetakoa da NAN elektronikoa.

Nola eskuratu ziurtagiri elektroniko bat?

Ziurtagiri elektronikoa eskuratzeko modua aldatu egiten da autoritate ziurtagiri-emailearen arabera (kontsulatu Web orrialdean hautatutako autoritate ziurtagiri-emailearen jarraibideak). Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren (DZFN) ziurtagiria eskuratzea erabaki baduzu, jarraian deskribatutako urratsak jarraitu behar dituzu:

  • Web orrialdearen bidez (http://www.cert.fnmt.es), sinadura elektronikoa eskatzea. Sakatu Erabiltzaile-ziurtagiria eta jarraitu adierazitako urratsak. Zenbait datu pertsonal idatzi beharko dituzu. Amaieran, zure ziurtagiriari lotutako eskaera-kodea eskuratuko duzu.
  • Nortasunaren akreditazioa: aurreko urratsean eskuratutako eskaera-kodearekin eta beharrezko identifikaziorekin joan behar duzu erregistro-bulego batera, zure eskaera modu presentzialean formalizatzeko.
  • Ziurtagiri elektronikoa eskuratzea: behin zure nortasuna erregistro-bulegoan akreditatuta, Web orrialdetik deskarga dezakezu zure ziurtagiria, Deskargatu ziurtagiria fitxan. IFZ edo AIZ eta lehen urratsean eskuratutako eskaera-kodea eskatuko zaizkizu. Kontuan izan ordenagailu beretik eta erabiltzaile berak eskatu eta hartu behar duela ziurtagiria.

Ziurtagiria kriptografia-txartel batean eskuratu nahi izanez gero, txartel bat eta txartel-irakurgailu bat izan beharko dituzu, zure ordenagailuak jada ez badu. Lehenik, gainera, DZFNren erroko ziurtagiria eta txartelarekin jasotako softwarea instalatu beharko dituzu. Hortik aurrera, ziurtagiria eskuratzeko urratsak goian zehaztutako berak dira. Alde bakarrarekin, ziurtagiria eskatzeko eta eskuratzeko, irakurgailuan sartutako txartelaren bidez egin behar dela. Halaber, lehenengo urratserako, Web orrialdean, 'Erabiltzaile-ziurtagiria kriptografia-txartelean' hautatu beharko duzu, 'Erabiltzaile-ziurtagiria' hautatu beharrean.

Nola instalatu ziurtagiri elektroniko bat?

Adibide gisa aukeratutako ziurtagiri elektronikoa, DZFNrena, automatikoki instalatuko da ordenagailuan edo txartelean, 'Deskargatu ziurtagiria' fitxan, 'Bidali eskaera' botoia sakatuta (3. urratsa).

Software-ziurtagirien kasuan ziurtagiria ondo instalatu dela egiaztatzeko, honela egin dezakezu:

  • Internet Explorer nabigatzailean (baliteke bertsioaren arabera aldatzea), zoaz Tresnak / Internet Aukerak / Edukia / Ziurtagiriak… aukerara.
  • Firefox nabigatzailean (baliteke bertsioaren arabera aldatzea), zoaz Tresnak / Aukerak / Aurreratua / Zifraketa / Ikusi ziurtagiriak… aukerara.

Nola esportatu eta inportatu ziurtagiri elektroniko bat?

DZFNren orrialdeak gomendatzen die software-ziurtagiri bat instalatu dutenei ziurtagiriaren eta haren gako pribatuaren babeskopia egitea. Horrela, beste nabigatzaile eta ekipo batzuetan ere instala dezakezu eta gordeta izango duzu hasiera batean instalatutako ordenagailuan arazoren bat izanez gero.

Babeskopia egiteko (esportatu), urrats hauek jarraituko ditugu:

  • Internet Explorer nabigatzailean, zoaz Tresnak / Internet Aukerak / Edukia / Ziurtagiriak… / Pertsonala aukerara. Sakatu nahi duzun ziurtagiria eta, jarraian, hautatu Esportatu…. Ziurtagiriak esportatzeko laguntzailea exekutatuko da eta prozesuan barrena gidatuko zaitu. Hautatu Esportatu gako pribatua aukera. Nahi izanez gero, laguntzaileak ziurtagiria inportatzean eskatuko dizun pasahitz bat ezar dezakezu. Jarraian, sakatu Arakatu, hautatu kopia gorde nahi duzun kokapena eta idatzi sortuko den fitxategiaren izena. Gero, hautatutako aukeren laburpen bat erakutsiko da. Sakatu Amaitu.
  • Firefox nabigatzailean, zoaz Tresnak / Aukerak / Aurreratua / Zifraketa / Ikusi ziurtagiriak… aukerara. Sakatu nahi duzun ziurtagiria eta, ondoren, sakatu Egin kopia…. Aukeratu ziurtagiria non gorde nahi duzun, ziurtagiriaren babeskopiarentzako pasahitz bat eta sakatu Onartu.

Ziurtagiria beste nabigatzaile edo ordenagailu batera inportatu nahi izanez gero, kanpoko memoria eramangarri batean babeskopia egin ostean, honela inporta dezakezu:

  • Internet Explorer nabigatzailean, zoaz Tresnak / Internet Aukerak / Edukia / Ziurtagiriak… / Pertsonala aukerara. Aukeratu Inportatu… aukera. Ziurtagiriak inportatzeko laguntzailea exekutatuko da eta prozesuan barrena gidatuko zaitu. Hautatu inportatu nahi duzun fitxategia, Arakatu botoiaren bidez. Pasahitza (kopia inportatzean idatzi sortu baduzu soilik) eta gako pribatua esportagarri gisa markatzea eskatuko dizu. Ziurtagiri motaren arabera ziurtagiriak automatikoki gordetzea aukeratuko dugu. Jarraian, hautatutako aukeren laburpen bat erakutsiko da. Sakatu Amaitu.
  • Firefox nabigatzailean, zoaz Tresnak / Aukerak / Aurreratua / Zifraketa / Ikusi ziurtagiriak… aukerara. Sakatu nahi duzun ziurtagiria eta, ondoren, sakatu Inportatu…. Hautatu inportatu nahi den fitxategia Arakatu botoiaren bidez, idatzi ziurtagiria babesteko pasahitza eta sakatu Onartu.

Nola berritu zure ziurtagiri elektronikoa?

Balio-epe bat du zure ziurtagiriak eta zure nabigatzailean kontsulta dezakezu, ziurtagiriaren jabetza kontsultatzeko menuan. Iraungitze-data iristear dagoenean, harremanetan jarri beharko duzu autoritate ziurtagiri-emailearekin, autoritate horrek balio-epe berri bat duen beste ziurtagiri bat eman diezazun eskatzeko.

DZFNren ziurtagiria berritu nahi izanez gero, iraungitze-data baino 60 egun lehenago hasita eska dezakezu pertsonalki erregistro-bulegora joan beharrik gabe. Urrats hauek jarraitu beharko dituzu:

  • Zoaz DZFNren Web orrialdera eta eskatu berritzea, une horretan, iraungitzear dagoen ziurtagiria instalatuta dagoen nabigatzailetik.
  • Zenbait minuturen ostean, Web orrialde horretatik deskarga dezakezu ziurtagiri berritua.

Nola eta zergatik ezeztatu zure ziurtagiri elektronikoa?

Ziurtagiriaren baliozkotasuna bertan behera uztea dakar ziurtagiria ezeztatzeak, edozein izanik ere ziurtagiriaren balio-epea.

Hainbat arrazoi daude ziurtagiri bat ezeztatzeko. Ohikoena, ziurtagiriaren gako pribatua arriskuan ikusi dela; eta, beraz, beste baten izenean sinadurak egin ditzakeen pertsona bat egon daitekeela. Beste arrazoi bat izan daiteke ziurtagiriko edukietako daturen batek baliozkotasuna galtzea.

Ziurtagiri bat ezeztatzeko beharrezkoa da autoritate ziurtagiri-emaileari jakinaraztea horretarako jarritako bideren baten bidez (Internet, telefonoa…).

DZFNren ziurtagiria ezeztatzeko prozedura hau da:

  • Ziurtagiriaren titularrak edo haren ordezkariak (erakundeen kasuan soilik), ziurtagiri horren jabe badira, Internet bidez egingo da ezeztatzea.
  • Ziurtagiriaren titularrak edo haren ordezkariak ziurtagiria ez badu, galdu egin dutelako edo lapurtu egin diotelako, Akreditazio-bulegora joan beharko du eta, bere burua identifikatu ostean, ziurtagaria ezeztatzeko eskaera sinatu beharko du. Akreditazio-bulegoek, egunero, jakinarazten die DZFNri izapidetutako erregistroak. Azken horrek, ziurtagiriak ezeztatzeko.

Ziurtagiria ezeztatu ostean, ziurtagiri horrekin egindako sinadurak ez du legezko baliorik izango.

Nola ezabatu zure ziurtagiri elektronikoa?

Honela ezaba dezakezu ziurtagiri elektronikoa nabigatzailetik:

  • Internet Explorer nabigatzailean (baliteke bertsioaren arabera aldatzea), zoaz Tresnak / Internet aukerak / Edukia / Ziurtagiriak… aukerara. Jarraian, sakatu ezabatu nahi duzun ziurtagiria eta aukeratu Kendu.
  • Firefox nabigatzailean (baliteke bertsioaren arabera aldatzea), zoaz Tresnak / Aukerak / Aurreratua / Zifraketa / Ikusi Ziurtagiriak… aukerara. Jarraian, sakatu ezabatu nahi duzun ziurtagiria eta aukeratu Ezabatu.