• Hasiera Egoitza Elektronikoaren
  • Laguntza
Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Zer da sinadura elektronikoa?

NAN elektronikoa: NANe

Sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearekin, NAN elektronikoa errealitate bihurtu zen eta horrekin batera hainbat abantaila lortu nahi dira:

Jabeak soilik ezagutzen duen gako pribatua izateak posible egiten du:

  • Herritarraren nortasuna ziurtatzen duen dokumentu bat sortzea, bai mundu fisikoan, bai transakzio telematikoetan. Horrela, mota guztietako dokumentu elektronikoetan sina baitaiteke. Sinadura sortzeko gailu seguru bat erabiliz, NAN elektronikoaren bidez egindako sinadura elektronikoak eta eskuz idatzitako sinadurak balio bera izango dute.
  • Administrazio-ekintza soil batean NAN elektronikoa egitea; horrela, eskuratzeko erabilitako denbora murriztuko da.
  • Identifikazio digitaleko Europako proiektuekin elkarreraginkortasuna.
  • Transakzio elektronikoetan konfiantza indartzea.
  • NAN elektronikoa erabiltzea onartzea Administrazio Publikoek eta berari lotuta dauden edo haren menpeko diren Zuzenbide Publikoko Erakundeek. (Adib., errenta-aitorpena egiteko, erroldatze-ziurtagiri bat eskatzeko, jaiotza-erregistroan alta emateko edo pentsio-eskubidea eskatzeko).

Kreditu-txartel baten antza du Nortasun Agiri Nazional elektronikoak eta, hura erabiliz, herritarrak bere burua identifikatu dezake, baita dokumentu elektronikoak sinatu ere. Nortasun Publikoaren Ziurtagiria deritzona izango da. NANean txertatuta joango da ziurtagiria eta, herritarra identifikatzeaz gainera (autentifikazioa), infomarzioa ez dela aldatu (osotasuna) eta transakzioa herritarrak egin duela (ezin ukatzea) berretsiko du.