• Hasiera Egoitza Elektronikoaren
  • Laguntza
Reloj Data eta ordu ofiziala:
[an error occurred while processing this directive]

Zer da Egoitza Elektronikoa?

Oinarrizko kontzeptuak

Bulego birtual bat da Egoitza Elektronikoa eta Interneten jartzen du martxan Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, herritarrek, bitarteko elektronikoen bidez, Administrazioarekin elkarreragiteko duten eskubidea betetzeko, halaxe zehazten baita 11/2007 Legean.

Egoitza Elektronikoaren oinarriak

Pertsonak eta enpresak elkarrekin komunikatzeko modua iraultzen ari dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (IKT). Testuinguru honetan, Administrazio Publikoek konpromisoa hartu dute orainaldiarekin eta Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan adierazten den eraginkortasun-printzipioarekin. Ondorioz, poliki-poliki, aldaketa horietara egokitzen ari dira, komunikazio modu berri honen abantailak eta aukerak herritarrei eskaini ahal izateko.

 

Egoitza Elektronikoa erabiltzearen abantailak

Administrazioa eta herritarrak hurbiltzea gaitzen dute IKTek. Horrela, orain etxetik edo lanpostutik egin dezakete, lehen bulegora hurbilduta egiten zuten izapide bera, joan-etorriko denbora eta itxaron-denbora aurreztuz. Egoitza Elektronikoko aplikazio erabilgarriak, gainera, 365 egunez eta 24 orduz erabil daitezke (alabaina, baliogabeko egunetan jasotakoak hurrengo lehen egun baliodunean hartu balira gisa jokatuko da. Kontsultatu egun baliogabeen egutegia).

 

Egoitza Elektronikoaren segurtasuna

ADIFen Egoitza Elektronikoan sartzen zaren momentutik (https://sede.adif.gob.es/), konexio seguru batean nabigatuko duzu (zure eta Egoitzaren arteko informazio guztiak 'enkriptatuta edo zifratuta'bidaiatzen du). Gainera, pertsonaren nortasuna bermatu eta datuen trafikoa babesten du ziurtagiri elektronikoen bidez sartzeak.

 

Sinadura elektronikoaren segurtasunari buruzko atalean kontsulta dezakezu